Goizez eta arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak astelehenean

Andoni Elduaien

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte odol ateraldiak. Odola eman nahi duenak telefonoz hartu beharko du hitzordua.

Etzi, astelehenean, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Goizez eta arratsaldez egingo dituzte ateraldiak; goizean, 09:30etik 13:30 era bitartean, eta arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara.

Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko etzirako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Hurrengo odol ateraldia apirilaren 25ean, astelehena, izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide