Taldez Talderen azken emanaldia izango da igandean

Andoni Elduaien 2022ko api. 1a, 09:30

2019ko instrumentu taldearen Taldez Taldeko emanaldiko irudi bat.

Igandean, 12:30ean hasiko da instrumentu taldearen eta dantzarien emanaldia Kontzejupean. XXI. Taldez Talderen aurtengo azken kontzertua izango da etzi eskainiko dutena.

Igandean, apirilak 3, XXI. Taldez Talderen azken emanaldia izango da Kontzejupean. 12:30ean hasita, Bizkargi musika eta dantza eskolako instrumentu taldea eta hango dantzariak arduratuko dira Kontzejupea girotzeaz. Taldez Talderez azken kontzertua izango da igandekoa; izan ere, azken bi igandeetan izan dira emanaldiak herriko plazako pilotalekuan.

Lehen asteburuan, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzak elkarrekin aritu ziren, eta bigarrenean, euskal musika tresna jotzaileak eta dantzariak izan ziren prostagonistak. Igandean, berriz, musika eskolako saxofoi taldeak, biolin taldeak, gazte bandak, dantzariek eta abeslariek parte hartuko dute, Gorka Errezil zuzendariaren agindupean. Besteak beste, Sunday morning, Funk four, Rondeau, In the jungle, Baratzeko pikuak, Pastelero, Irureta, Prashkuarena, Mendian gora haritza, Xalbadorren heriotzean eta Nere herriko neskatxa maite abestiak eskainiko dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide