Teresa Lierni Fernandez babestutako ondareaz aritu da Elkargunean

Andoni Elduaien 2022ko mar. 31a, 10:15

Hitzaldia Elkargunean eskaini zuen Fernandezek. (Argazkia: Marea Urdina)

Desgaitasuna duten pertsonen babestutako ondareaz hitz egin zuen Fernandezek Elkargunean. Gipuzkoako abokatuen elkarteko kidea eta zuzenbidean lizentziaduna da Fernandez.

Desgaitasuna duten pertsonen aldeko ondare babestua izeneko hitzaldia eskaini zuen Teresa Lierni Fernandezek atzo, asteazkena. Marea Urdinak antolatu zuen saioa udalaren babesarekin, eta besteak beste, ondare babestua zer den, onuraduna nor izan daitekeen, nola osatzen den, ondare babestuaren barruan zer sar daitekeen, abantaila juridikoak eta fiskalak zein diren, admnistratzailea nor izan daitekeen eta horren betebeharrak zein diren azaldu zituen Fernandezek.

Fernandez lizentziaduna da zuzenbidean, eta Gipuzkoako abokatuen elkarteko kidea da. Era berean, espezialista da zuzenbide zibilean, familia zuzenbidean, oinordetza zuzenbidean nahiz pertsonen aurkako delituetan. Izapide prozesaleko eta administrazioko irakaslea ere bada Fernandez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide