Juaristi ISB esku hutsik itzuli da Almansatik

Andoni Elduaien 2022ko mar. 31a, 09:10

Sidy Cissoko, atzo, Almansan. (Argazkia: FEB)

89 eta 73 galdu zuen atzo, asteazkena, CB Almansa Con Afinion taldearen aurka. Almansako (Espainia) taldeari irabazita garaipenetan berdintzeko aukera zuen sailkapenean ISBk, baina, orain, bi garaipenera urrundu zaie.

Juaristi ISBk galdu egin zuen atzo, asteazkena, CB Almansa Con Afinion taldearen aurka; 89 eta 73 galdu zuten Almansan (Espainia). Lehen zati kaskarra osatu zuten Iñaki Jimenezen mutilek, eta bigarren zatian egindako ahaleginak ez zuen fruiturik eman.

Lehen laurdenean, indartsu kantxaratu zen etxeko taldea, eta Juaristi ISBri ez zion ezertarako aukerarik eman. Defentsa lanean sendo aritu zen etxeko taldea, eta oso eraginkor erasoan. Hori horrela, lehen laurdenaren amaierarako hamalau puntuko tartea ireki zuen Almansako saskibaloi taldeak (29 eta 15). Atsedenaldira bitartean, berriz, abantaila areagotzea lortu zuten etxekoek; 23 puntukoa zen aldea (49-26). Neurketaren bigarren zatian Juaristi ISBk beste aurpegi bat erakutsi zuen, bereziki azken laurdenean. Azken neurketatan gertatu zaion moduan, ordea, ordurako

Atzokoan ere Manex Ansorregi izan zen ISBko jokalari onena. 22 puntu saskiratu zituen saskibaloi jokalari azkoitiarrak, eta 24 puntuko balorazioa eskuratu zuen. CB Almansa Con Afanion taldeak pixka bat gertuago du mailari eustea, ez ordea, Juaristi ISBk. Bi garaipeneko aldea dago talde baten eta bestearen artean –11 garaipen ditu CB Almansa Con Afinion taldeak eta 9 ISBk–. CB Prat talde kataluniarrak gaur jokatuko duen partidaren emaitzaren zain, jaitsiera postuetan jarraituko du ISBk beste aste batez. Gaur-gaurkoz CB Prat da ISBk Urrezko LEB Ligari eusteko lehian duen arerio nagusiena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide