Apirilaren 23an, larunbata, egingo dute Azkoitiko haurren danborrada, eta dagoeneko hasi dira prestaketa lanekin. Herenegun, astelehena, 19:00etan hasi zituzten entseguak Gurea pilotalekuan, eta gaur, asteazkena, egin dute bigarren saioa. Lagun asko bildu da frontoian, danborrak gerrian lotuta eta makilak eskuetan, datorren hilean herriko kaleetan eta plazetan eskainiko dituzten danborradako abestiak entseatzeko.
Entseguak danborrada ospatu bitartean egingo dituzte frontoian, astean hiru aldiz. Hain zuzen ere, astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan elkartuko dira Gurea pilotalekuan, 19:00etan.