Korrika Txikia apirilaren 7an egingo dute Azkoitiko ikastetxeek

Anartz Izagirre

21. Korrika Txikiaren irudi bat.

Bizilore Eskola Aktiboko, Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleek eta irakasleek 16:00etan hasita egingo dute euskararen aldeko ekintza, 22. Korrika iritsi baino egun bat lehenago.

Apirilaren 8an, ostirala, 14:07an iritsiko da 22. Korrika Azkoitiko lurretara, eta egun horren bezperan, hilaren 7an, Korrika Txikia egingo dute herriko ikastetxeetako kideek. Bizilore Eskola Aktiboko, Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleek eta irakasleek 16:00etan hasita egingo dute euskararen aldeko ekintza. Dena den, Korrika Batzordeak oraindik ez du eman Korrika Txikiaren gaineko xehetasun gehiago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide