Bebarruko Jardunek aurrera jarraitzen dute Matadeixen, eta bihar, zapatua, bi kontzertu entzuteko aukera izango dute entzuleek, 22:00etan hasita. Alde batetik, Danimarkako eta Kataluniako partaideak dituen The Moms taldea igoko da Matedeiko agertokira, eta, bestetik, Riquelme, IbonRG eta Ulzion hiruko taldea. Azken horiek txeloa, saxofoia eta ahotsa uztartzen dituzte oholtzan. Kontzertua ikusi nahi dutenek, zazpi euro ordaindu beharko dute sarrera.
Datorren astean, berriz, beste bi ekitaldi izango dira Bebarruko Jardunen barruan. Alde batetik, apirilaren 8an, ostirala, Uhin fanzinearen aurkezpena izango da 20:30ean hasita, eta 23:00etan, Echo, Connor Noctambuss, Sarah Rasines, Sandra Cuesta eta Radithor izango dira Matadeixen kontzertua eskaintzen. Apirilaren 10ean, igandea, amaituko da Bebarruko Jardunen udaberriko edizioa, Empty Files taldearen kontzertuarekin.