Gaur, asteazkena, Azkoitiko Udalak martxoko ohiko udalbatzarra egingo du udaleko bilkura areto nagusian, 19:00etan hasita. Izapide kontuak izango dituzte eztabaidagai arratsaldeko saioan. Besteak beste, udaleko, Zubiaurre-Elkarguneko eta San Jose egoitzako kredituak aldazeko espedienteen onespenak aztertuko dituzte, baita San Jose egoitzaren desafektazioaren ondorengo udal inbentarioaren aldaketaren onespena ere.
5G teknologiaren inguruan EAJk, EH Bilduk eta Azkoitia Baik aurkeztutako mozioak ere azalduko dituzte hiru udal talde horiek. Era berean, bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko jardunbideari hasiera emango diote, eta udal langileen ordainsarien igoera ere onartuko dute.
Hona hemen arratsaldeko udalbatzarreko gai ordena:
- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 1 zenbakidun espedientearen onespena.
- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko Zubiaurre-Elkargune Institutuko 1 zenbakidun espedientearen onespena.
- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko San Jose egoitzako 1 zenbakidun espedientearen onespena
- 2022ko ordenantza fiskalen aldaketaren hasierako onespena, udal jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duena, laginketak edo zangak irekitzeagatiko tasa.
- 2021eko Udal Inbentarioaren aldaketaren onespena, Azkoitiko 13700 jabetza erregistroko finka zenbakia duen San Jose egoitzaren ondasun higiezinaren desafektazioaren ondorioz.
- Azkoitiko udalerriko bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko jardunbideari hasiera ematea.
- 2022ko udal langileen ordainsarien igoeraren onespena.
- EAJ/PNV, EH Bildu eta Azkoitia Bai udal taldeek aurkeztutako mozioa, 5G teknologiaren inguruan.
- Azkoitiko Udala, Zubiaurre-Elkargune Institutua eta San Jose egoitzaren 2021eko aurrekontuaren likidazioaren kontuhartzailetzaren txostenen eta alkatetza dekretuen berri ematea.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.