Azkoitia Gukaren zozketak

Joseba Tapiaren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus

Joseba Tapia trikitilaria.

Ostiralean 22:00etan hasiko da trikitilari lasartearraren emanaldia Baztartxon. Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Joseba Tapia trikitilari lasartearrak kontzertua eskainiko du datorren ostiralean, apirilak 1, Baztartxo antzokian, 22:00etan. Maxixatzenek Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak emandako bi sarrera zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten Maxixatzeneko bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide