Maiatzaren 7an ospatuko dute Zuhaitz Urain Zizu zenaren omenezko Holz Und Blech musika elektronikoaren jaialdia Azkoitian. Antolatzaileak egun horretarako egitaraua lotzen ari dira azken asteetan. Musika jaialdiarekin batera, ordea, bazkaria ere egin ohi dute, eta antolatzaileek dagoeneko jarri dituzte saltzen bazkari horretarako txartelak. Joseba jatetxean egingo dute bazkaria, eta txartelak 35 euroan jarri dituzte saltzen Tta-kun eta Dean tabernetan.