Patinatzaileen Tuterako II. Maratoi Erdia jokatu dute asteburuan 450 patinatzailek, eta Ane Plazaola azkoitiarrak lehen postua eskuratu du Master 30 kategorian. Horrez gain, aurreko asteburuan Euskadiko Zirkuituko Txapelketa jokatu zen, eta azkoitiarrak txapela eskuratu zuen, 5.000 eta 10.000 metroko probetan.