Korrika Kulturalaren barruan, Xoxotera mendi irteera egin dute herritarrek

Ane Olaizola

Azkoititik, Azpeititik zein Zestoatik abiatu dira taldeka, eta mendizaleak gailurrean elkartu dira, aterpearen atarian argazkia ateratzeko.

Azkoititik, Azpeititik zein Zestoatik abiatuta, Korrikaren aldeko mendi irteera egin dute gaur, igandea, Xoxotera. Hiru herrietatik hasita, taldeka joan dira Xoxotera, eta eguraldia lagun, asko izan dira egitasmoarekin bat egin dutenak. Aterpearen atarian elkartu dira taldeak, eta han argazkia atera dute guztiek.

AEK-k Korrika Kulturalaren barruan antolatu du txangoa, eta eskerrak eman dizkie irteeran parte hartu dutenei, Xoxoteko aterpekoei eta hiru herrietako mendi taldeei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide