Euskal musika dantzaz eta doinuz bete da Kontzejupea

Ane Olaizola 2022ko mar. 27a, 13:16

Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek euskal abesti ezagunak jo dituzte, eta dantza emanaldiarekin uztartu dute saioa. Jende ugari elkartu da haien ikuskizunaz gozatzera.

Bizkargi musika eta dantza eskolako kideek antolatuta, XXI. Taldez Talderen bigarren saioa izan da gaur, igandea, Kontzejupean. Trikitia, panderoa edota txistua lagun zutela, hainbat euskal abesti ezagun taularatu dituzte ikasleek, eta euskal dantzez gozatzeko parada ere izan da eguerdian. Guztira, 50 ikasle inguruk parte hartu dute emanaldian, eta gutxienez beste horrenbeste elkartu dira horiek ikustera.

Joan zen igandean hasi zuten Taldez Talderen edizio berria, eta Iraurgi zein Bizkargi abesbatzako kantariek eskaini zuten kontzertua orduan. Datorren igandean ere beste emanaldi bat izango da; hona hemen Bizkargi eskolak iganderako prestatu duen egitaraua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide