Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren XXIX. edizioak utzitakoa, bideoan

Julen Imaz 2022ko mar. 27a, 11:50

Beroa eta giro aparta izan ziren protagonista atzo, zapatua, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian. Guztira, mila lagun inguruk parte hartu zuten bi probetan, eta maila handiko nazioarteko hainbat korrikalari izan ziren lasterketan, baita azkoitiarrak, azpeitiarrak zein eskualdeko dozenaka kirolari ere. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu atzoko irudirik esanguratsuenak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide