Joxean Llorente omendu dute EHME elkarteak Elkargunean egindako batzarrean

Anartz Izagirre

EHMEren batzar nagusiko irudi bat. (EHME)

Atzo, ostirala, egin zuen Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak batzarra Elkarguneko Oteiza aretoan, eta Joxean Llorente omendu zuten ekitaldian. Han izan ziren Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ordezkariak ere.

Euskal Herriko Musika Eskolekn Elkarteak batzar nagusia egin zuen atzo, ostirala, Elkarguneko Oteiza aretoan. Bertan, 2021eko egoeraren balantzea egin zuen elkarteak, eta 2022ko aurrekontuaren inguruan ere mintzatu ziren, beste hainbat gairen artean. Horrez gain, elkarteko lehendari izan zen Joxean Llorente omendu zuten ekitaldian; Ohorezko Batuta eman zioten omenduari. Batzarrean izan ziren Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako kideak ere.

(Argazkia: EHME)

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide