Bihar, larunbata, arratsaldean jokatuko dira Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia eta lasterketa herrikoia. 16:15ean hasiko da lasterketa herrikoia Azkoitiko Julio Urkixo etorbidetik, eta 16:30ean maratoi erdia, leku berean. Probak eragina izango du Azkoitiko trafikoan eta autobus geltokietan: Altzibar etorbideko nahiz San Martin kaleko eta Xabier Munibe kaleko autobus geltokiak ezeztatu egingo dituzte lasterketak irauten duen bitartean. Era berean, maratoi erdiaren eraginez trafikoa moztu beharko dute herriko zenbait puntutan.