KZgunearen apirileko ikastaroetan izena emateko epea, zabalik

Andoni Elduaien 2022ko mar. 25a, 09:30

Azkoitiko KZgunearen egoitza.

Apirilean eskainiko dituzten ikastaroen berri eman du Azkoitiko KZguneak. Dagoeneko eman daiteke izena aurrez aurreko, urruneko nahiz bideokonferentzia bidezko ikastaroetan. 

Azkoitiko KZguneak otsaileko programazioaren berri eman du. Hau da, apirilean eskainiko dituzten ikastaroen zerrenda jakinarazi du. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira ikastaroak, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko epea.

Honako hauek dira apirilean Azkoitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

Komunikazio ez-presentzialerako tresnak

  • Urrunekoa.
  • Hamar ordu.
  • Apirilaren 25etik maiatzaren 4an.

BakQ ziurtagiria

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Apirilaren 29an, 16:00etatik 18:00etara.

Ofimatika aurreratua. LibreOffice

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Apirilaren 4tik maiatzaren 4ra.

LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu
  • Apirilaren 21ean eta 22an, 09:00etatik 11:00etara.

Kudeatu zaitez Google aplikazioekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hamasei ordu.
  • Apirilaren 19tik 28ra, 16:00etatik 18:00etara.

Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Apirilaren 12an eta 13an, 11:00etatik 13:00etara.

Erosketa eta ordainketa segurua Interneten

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Apirilaren 1ean eta 4an, 18:00etatik 20:00etara. 

Izen-ematea

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide