Zein da 'lanteixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'oineztarrixe' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan, 'lanteixe' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Azkoitian lanteixe hitza erabiltzen da lan handiaren ordez. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Zuek hartu deuzte lanteixe etxie txukuntzen".
  • Euskara batuan: "Lan handia hartu duzue etxea txukuntzen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide