Trini Fox eta Rodeo taldeen kontzertuak izango dira bihar Matadeixen

Andoni Elduaien 2022ko mar. 24a, 10:00

Rodeo musika taldea izango da biharko protagonistetako bat.

Udaberriko Bebarruko Jardunen bigarren kontzertu eguna izango da biharkoa Matadeixen. Emanaldirako sarrerak Matadeixerako sarreran bertan salduko dituzte.

Trini Fox eta Rodeo musika taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, ostirala, Matadeixen. Joan den larunbatean hasi zituzten Matadeixen udaberriko Bebarruko Jardunek Za! eta Sajjra taldeen kontzertuekin, eta biharkoa, saioen bigarren eguna izango dute han. Musika emanaldirako sarrerak egunean eta atean bertan salduko dituzte, 7 euroan.

Hala eta guztiz ere, Trini Fox eta Rodeo taldeen emanaldia ez da Bebarruko Jardunen azkena izango; izan ere, apirilaren 2an, 22:00etan, The Moms, Riquelme, Ibonrg eta Ulzión arituko dira Matadeixen. Apirilaren 8an, 20:30ean, Uhin fanzinea aurkeztuko dute, eta 23:00etan, Echo, Connor Noctambuss, Sarah Rasines, Sandra Cuesta eta Radithor izango dira protagonistak. Apirilaren 10ean agurtuko dituzte udaberriko Bebarruko Jardunek, 19:00etan Empty Files taldeak eskainiko duen kontzertuarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide