Datorren hilabetean hamar film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Guztira, helduentzako bost film eta haurrentzako lau ikusi ahal izango dira pantaila handian; horrez gain, Zinetogram taldeak antolatutako zineforum saioa ere izango da, apirilaren 22an. Helduen filmen artean honako hauek eskainiko dituzte: Código emperador, Llegaron de noche, Morbius, Magaluf Ghost Town —zineforuma—, Apaiz kartzela eta Los secretos de Dumbledore. Haurrentzako, aldiz, honako pelikulak eskainiko dituzte: Peter Rabbit 2, Barraskiloa eta balea, Orkestra lurtarra eta Sonic 2.
Hona hemen otsailean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia:
- Apirilak 3: Peter Rabbit 2.
- Apirilak 3 eta 4: Código emperador.
- Apirilak 10: Barraskiloa eta balea.
- Apirilak 10 eta 11: Llegaron de noche.
- Apirilak 17 eta 18: Morbius.
- Apirilak 18: Orkestra lurtarra.
- Apirilak 22: Magaluf Ghost Town (zineforuma).
- Apirilak 23: Apaiz kartzela.
- Apirilak 24: Sonic 2.
- Apirilak 24 eta 25: Los secretos de Dumbledore.