3D inprimatze ikastaroa eskainiko dute Elkargunean

Andoni Elduaien

LH3 eta LH6 mailetako ikasleei zuzendutako ikastaroa antolatu dute apirilaren 1erako. Saiorako izen-ematea zabalik dago.

Azkoitiko Gazteria sailak 3D inprimatze ikastaroa antolatu du apirilaren 1erako. LH3 eta LH6 mailetako ikasleei zuzendutako saioa da, eta Elkarguneko Teknogunean egingo dute, 17:15ean hasita. Elkarguneak jakinarazi du ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak direla, eta nahitaezkoa dela aurrez izena ematea. Elkargunearen webgunean edota Gazteria Zerbitzu Bulegoan eman daiteke izena, martxoaren 25era bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide