Saharako hauts hodeia Azkoitira ere heldu da

Julene Frantzesena 2022ko mar. 15a, 12:00

Eliz atarian aurrean nabari daiteke Saharako hautsa. (Andoni Elduaien)

Atzo arratsaldean gogortu egin zen haizea, eta hautsa nabari daiteke herriko hainbat txokotan. Adituek jakinarazi dutenez, gainera, datozen bizpahiru egunetan ere hauts hodeia nabarituko da Euskal Herrian. 

Saharako basamortuko hauts hodeia Euskal Herrira iritsi da, iragarrita zegoen moduan, eta Azkoitian ere utzi du arrastoa. Izan ere, atzo arratsaldean gogortu egin zen haizea, eta hautsa nabari daiteke herriko hainbat txokotan. Adituek jakinarazi dutenez, gainera, datozen bizpahiru egunetan ere hauts hodeia nabarituko da Euskal Herrian.

Euskalmetek jakinarazi duenez, baina, hautsak ez du kalterik eragingo. "Autoetan nabarituko da, eta asma dutenek sumatuko dute", azaldu du Jose Antonio Aranda Euskalmeteko ardurardunak. Saharako hauts hodeia Euskal Herrira iristea ez da ohikoa, baina Arandak azaldu duenez, arraroa ere ez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide