Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bidaia egin du Madrilera; hain zuzen ere, joan den larunbatean abiatu ziren Espainiako hiriburura, eta asteartera arte egin zuten egonaldia.
Azkoitiarrek Madrilgo zenbait gune eta eraikin historiko bisitatu dituzte lau egunetan. 50 lagun inguru abiatu ziren larunbat goizean Madrilera, baina hara iritsi baino lehen Burgosen (Espainia) egin zuten geldialdia.
Hurrengo irteera Arabara egingo du jubilatuen elkarteak. Martxoaren 24a, Estibalizko santutegia eta Laudio ezagutzeko aukera izango dute, eta oraindik zabalik dago hara joan ahal izateko izen-ematea.
Argazkiak: J. M. Alberdi