Martxoak 8 da gaur, eta Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek deituta, hitzaldia eta kontzentrazioa egin dituzte goizean zehar Azkoitia BHIn. Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu! lelopean egin dituzte ekintzak, Izan ere, "zapalkuntzarik eta dominaziorik gabeko gizarte bat eraikitzeko beharra" aldarrikatu du IAk.
Hitzaldia 10:45ean hasita egin dute, eta horren ostean egin dute elkarretaratzea ikastetxeko jolastokian. Zenbait irakasle ere batu dira kontzentraziora.
Gaurko egunaren harira, azken asteetan beste hainbat ekintza ere egin dituzte Urola Erdiko IAk antolatuta. Martxoaren 2an, esaterako, hipersexualizazioaren inguruko tailerra egin zuten Azpeitiko Gaztetxean.
(Argazkiak: Urola Erdiko IA)