2022ko martxoaren 8a

Kalakaren produktu sorta zozkatuko du Maxixatzenek

Maxixatzen.eus

Kalakaren 'Lotura askatu' poltsa, 'Emariak' koadernoa eta 'Emariak' liburua zozkatuko ditu Maxixatzenek. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta Maxixatzenek Kalakaren produktu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Kalakaren lanaren oinarriak komunikazioa eta parekidetasuna dira, eta Urolako Komunikazio Taldearen oinarriekin bat egiten duenez, Lotura askatu poltsa, Emariak koadernoa eta Emariak liburua zozkatuko ditu Maxixatzenek. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazlea, berriz, ostiralean jakinaraziko du Maxixatzenek.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute (irabazlea bazkide den egiaztatuko du Maxixatzenek).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide