2022ko martxoaren 8a

Berdintasunaren aldeko aldarria nagusituko da bihar Azkoitian

Anartz Izagirre 2022ko mar. 7a, 18:00

Eguerdi partean hitzaldia eta elkarretaratzea deitu ditu Ikasle Abertzaleak antolakundeak Azkoitia BHIn. Arratsaldean, berriz, elkarretaratzea izango da plazan, Urola Erdiko Itaiak deituta.

Martxoaren 8a da bihar, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta urtero bezala berdintasunaren aldeko aldarria zabalduko dute hainbat herritarrek kaleetan zein ikastetxeetan. Ikasle Abertzaleak antolakundeak, esaterako, bi ekintza egingo ditu Azkoitia BHIn, Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu! lelopean. Hasteko, hitzaldia izango da 10:45ean, eta horren ostean, elkarretaratzea egingo dute ikastetxearen atarian, 11:45ean. Horrez gain, herriko gainontzeko ikastetxeek ere Martxoaren 8ari loturiko ekintzak egingo dituzte ikasleekin.

Arratsaldean, bestalde, elkarretaratzea izango da Urola Erdiko Itaiak deituta. 18:30ean izango da mobilizazioa, plazan, Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki! lelopean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide