Pello Benitezek igeriketako masterren Espainiako Txapelketa irabazi du 50 metro libre proban

Julene Frantzesena 2022ko mar. 6a, 15:29

Pello Benitez Espainiako Txapelketan.

Pontevedran (Galizia) jokatu dute lehia asteburuan. Urrezko domina ez ezik, zilarrezko eta brontzezko bana ere eskuratu ditu. Laugarren domina eskuratzetik gertu izan da, gainera, Zubiaurreko igerilaria.

Zubiaurre igeri elkarteko Pello Benitezek igeriketako Espainiako Txapelketa irabazi du, 50 metro libre proban. Master mallako txapelketa asteburuan jokatu dute Pontevedran (Galizia), eta urrezko domina ez ezik, zilarrezko eta brontzezko beste bana ere eskuratu ditu.

Urrezko domina bezalaxe, estilo libreko proban irabazi zuen zilarrezko domina ere; kasu horretan, baina, 100 metroko distantziako lehian. Brontzezko domina, berriz, 50 bular probak eskuratu zuen azkoitiarrak. Beste domina bat irabaztetik gertu izan da, gainera, Benitez: izan ere, 100 estiloak proban laugarren postuan sailkatu zen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide