Euskal Herriko Txapelketako finala jokatu zuen Oteiza pilota elkarteko Mikel Aranbarrik atzo, zapatua, eta ezin izan zuen txapela herriratu. Iker Garcia bikote zuela jokatu zuen jubenilen mailako finala LAPKE elkarteko bikotearen kontra, eta 22 eta 19 galdu zuen norgehiagoka.
Bestalde, Malerrekako Pilota Txapelketako finala jokatu zuten atzo Julen Etxaniz eta Jon Arregi Oteizako kideek, eta haiek txapela etxeratzea lortu zuten. Izan ere, 18 eta 2 irabazi zuten Oiartzungo bikotearen kontra jokatutako neurketa.