Zuhaitz landaketa saioa egin zuten atzo, larunbata, Madariagan, Lurgaia Fundazioak eta Urola Bizirik natur taldeak antolatuta. Hain zuzen, Atxurigainen sartu zituzten zuhaitzak Lurgaiako kideen laguntzaz. Izan ere, hango jabe batekin zaintza akordioa sinatuta dute bi taldeek, eta ingurune hori berreskuratzeko lanean ari dira, bertako espezieak diren zuhaitzak zein zuhaixkak landatuz. Atzokoan 30-35 lagun inguru animatu zen arbolak sartzera.
(Argazkiak: Urola Bizirik)