Plaza Ondo elkarteak irteera antolatu du Estibalitzera eta Laudiora

Andoni Elduaien 2022ko mar. 7a, 10:14

Estibalizko santutegia. (Argazkia: euskadi.eus)

Martxoaren 24an egingo dute irteera, eta izen-ematea etzi, asteazkena, zabalduko dute. Hilaren 18ra bitartean egongo da irteeran izena emateko aukera.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak irteera antolatu du hilaren 24rako. Arabako Estibalitz santutegia eta Laudio herria ezagutuko dituzte egunpasan parte hartzen duten azkoitiarrek. Etzi, martxoak 9, irekiko du Plaza Ondok irteerarako izena emateko epea, eta hilaren 18ra arte luzatuko du. Jubilatuen elkartearen Kultur Etxeko bulegoan egin beharko da inkripzioa, 10:00etatik 12:00etara bitartean. 35 euro ordaindu beharko da irteeran parte hartzeko.

Hilaren 24an, 08:30ean abiatuko dira Estibalizko santutegira; Aizkibel liburutegi paretik irtengo da autobusa. Jubilatuen elkarteak gogorarazi du, hamarretakoa norberak eraman beharko duela irteerara, baina eratekoa Plaza Ondok eskainiko duela. Ondoren, bazkaria egingo dute Laudioko jatetxe batean, eta bide batez, herria ezagutzeko baliatuko dute arratsaldea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide