Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak boluntarioak behar ditu maratoi erdirako

Andoni Elduaien 2022ko mar. 6a, 09:00

2019ko probako irudi bat, Loiolan.

Txirrindulari elkartearen helbide elektronikora idatzi beharko dute proban laguntzeko prest daudenek. Elkarteak eskatu du oniritzia ahalik eta azkarren emateko.

Martxoaren 26an izango da Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta bi herriak lotzen dituen probrarako zortzi boluntario behar ditu Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak. Elkarteak jakinarazi duenez, maratoi erdiaren antolakuntzak boluntarioen eskaera egin du; hain zuzen ere, bidegurutzeetan nahiz parte hartuko duten kideei laguntzeko zortzi boluntario behar dituztela adierazi diete txirrindulari elkarteari nahiz Azkoitri triatloi klubari.

Bizikleta gainean ibiliko diren zortzi lagun horietatik bik elbarrituen proban lagundu beharko dute, eta gainerako seirek korrikalarien proban. Boluntario lanak egiteko prest daudenei lehenbailehen jokinormaetxea@gmail.com helbide elektronikora idazteko eskatu die txirrindulari elkarteak, hala zerrenda osatu eta maratoi erdiaren antolatzaileei igortzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide