2022ko martxoaren 8a

Martxoaren 8rako hainbat ekintza antolatu dute Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 4a, 10:45

(Ilustrazioa: Itxaro Iraeta)

Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu! lelopean hitzaldiak eta elkarretaratzeak egingo dituzte herriko ikastetxeetan.

Martxoaren 8aren harira, hainbat ekintza antolatu dute Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek. Hain zuzen ere, Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu! lelopean hitzaldiak eta elkarretaratzeak antolatu dituzte. Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxeetan gauzatuko dituzte horiek, Martxoaren 8an.

Hitzaldiak honako ordutegian izango dira: Urola Ikastolan, DBH3 eta DBH4 mailetakoei zuzendutako solasaldia izango da 10:20an, eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailetakoei zuzendutakoa 11:45ean; Ikasberri Azpeitiko Ikastolan, 11:30ean izango da hitzaldia; eta Azkoitia BHIn, 10:45ean.

Bestalde, hainbat elkarretaratze egingo dute: Urola Ikastolan, jolastokian elkartuko dira 11:20an; Ikasberri Azpeitiko Ikastolan, 12:30ean bilduko dira jolastokian; eta Azkoitia BHIn, 11:45ean jarri dute hitzordua, jolastokian. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide