Azkoitian mantuxe hitza erabiltzen da magala esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:
- Azkoitiko hizkeran: "Amak bere mantuxin hartu zun umie".
- Euskara batuan: "Amak bere magalean hartu zuen haurra".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.
Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'otzi' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan, 'mantuxe' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?
Azkoitian mantuxe hitza erabiltzen da magala esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.