Azkoitia Gukaren zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Semea pixka bat motelago dabil soilik' antzezlanerako sarrerak

Maxixatzen.eus

Antzezlanaren pasarteetako bat. (Ttanttaka Teatroa)

Datorren larunbatean 19:00etan hasiko da antzezlana Baztartxo antzokian. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Datorren larunbatean, Semea pixka bat motelago dabil soilik antzezlana eskainiko du Ttanttaka Teatroa konpainiak, Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Bazkide ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Sara Umerez eta Maje Alberdi bazkideak izan dira irabazleak. Irabazleek Baztartxo antzokiko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik. Gainontzekoek, hemen eros ditzakete sarrerak, 8 eurotan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide