Gerrari uko egiteko eskatu dute dozenaka herritarrek

Andoni Elduaien 2022ko mar. 2a, 20:18

Eliz atarian dozenaka herritar elkartu dira. (Andoni Elduaien)

Bost minutuko elkarretaratze isila egin dute, eta aho batez gaitzetsi dute Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra.

Duela zazpi egun hasi zen Ukrainaren aurkako inbasioa, eta hori aintzat hartuta, Azkoitiko kristau elkarteak Ukrainako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin du gaur, asteazkena, eliz atarian. Parrokiako taldeak egindako deiari erantzunez, dozenaka herritarrek egin dute bat kontzentrazioan, eta gerrari uko egiteko eskatu dute.

Gerrarik ez, Ukrainako herriarekin bat lelopean elkartu dira eliz atarian. Gerrarik ez! zioen pankartaren bueltan elkartu dira herritarrak, eta bost minutu inguruko kontzentrazio isila egin dute, kandelak piztuta. Amaieran, Egin gaitzazu pakearen zerbitzari abestia kantatu dute eliz atarian bildu diren lagunek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide