Aingeru Guardako eguna ospatzen ari dira herritarrak

Ane Olaizola 2022ko mar. 1a, 11:25

Martxoaren 1a izanik, Aingeru Guardako eguna ari dira ospatzen herritarrak, eta eguraldiak hala lagunduta, haien joan-etorria handia ari da izaten goizean. 10:00etan meza nagusia egin dute ermitan. Ohiko moduan, erroskilak erosteko aukera izan dute hara joan direnek.

Martxoaren sartzearekin batera, Aingeru Guardako eguna ari dira ospatzen herritarrak. Eguraldiak lagunduta, herritar ugari bertaratu da Aingeru Guarda ermitara, eta ohi bezala, 10:00etan meza nagusia egin dute han. Dozenaka lagun elkartu dira mezan, eta askok kanpotik jarraitu dute elizkizuna. 13:00etan, berriz, beste elizkizun bat izango da, Egurbidekoek antolatuta. Beste behin ere eskuz egindako erroskilen postua jarri dute kanpoaldean, eta asko izan dira gozo horiek erosteko aukera aprobetxatu dutenak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide