Hasi dituzte Txerloiko tenis pistak estaltzeko lanak

Julene Frantzesena 2022ko mar. 1a, 10:37

Hasi dira teniseko pista estaltzeko lanekin. (Azkoitiko Udala)

Hiru pista daude Gurelan lantegiaren eta GI-631 errepidearen arteko eremuan, eta horietako bat estaliko du Azkoitiko Udalak. Pista hori estaltzeko lanek 474.986 euroko aurrekontua dute, eta udalak uda aurretik amaitzea aurreikusten du. 

Txerloiko tenis pistak estaltzeko lanak hasi dituzte dagoeneko. Hiru pista daude Gurelan lantegiaren eta GI-631 errepidearen arteko eremuan, eta horietan aurrena estaliko du Azkoitiko Udalak. Hain zuzen ere, 36x18 metroko dimentsioa du pistak, eta orotara, 650 metro koadroko azalera. Pista hori estaltzeko lanek 474.986 euroko aurrekontua dute, eta udalak uda aurretik amaitzea aurreikusten du.

Egur laminatudun egitura jarriko dute, eta panel konposatuarekin estaliko dute pista. Itxitura, berriz, beirazkoa eta zulatutako xaflazkoa izango da. Udalak azaldu duenez, erakundea Txerloia tenis klubarekin harremanetan egon da estalduraren diseinua eta ezaugarriak adosteko. Gainera, udalak aurreratu duenez, pistaren sarrera lekuz aldatuko dute irisgarritasuna bermatzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide