Ukrainari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute bihar

Ane Olaizola 2022ko mar. 1a, 09:07

'Gerrarik ez, Ukrainako herriarekin bat' lelopean, bost minutuko elkarretaratze isila egingo dute parrokiaren atarian, kandelak piztuta. Azkoitiko kristau elkarteak antolatu du elkarretaratzea.

Azkoitiko kristau elkarteak antolatuta, ekarretaratzea egingo dute bihar, asteazkena, Ukrainiako herriari elkartasuna adierazteko asmoz. Gerrarik ez, Ukrainako herriarekin bat lelopean elkartuko dira 19:45ean, parrokiaren atarian, eta bost minutu inguruko ekitaldia egingo dute, isiltasunean eta kandelak piztuta. Amaiaeran, Egin gaitzazu pakearen zerbitzari abestia kantatuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide