Karnabalak 2022

Azkoitiko karnabalei buruzko galdera-erantzunen jokoak baditu irabazleak

Maxixatzen.eus

Herriko karnabalen bueltako zortzi galdera erantzuteko aukera izan dute herritarrek, eta parte hartu dutenen artean Herrixen merkatari elkartearen 50 euroko bi erosketa bonu zozkatu ditu Maxixatzenek.

Maxixatzen.eus-ek karnabalei lotutako lehiaketa berezia jarri du martxan aurrenekoz, eta herritarrek Azkoitiko karnabalei buruzko zortzi galdera erantzun behar izan dituzte. Lehiaketa amaitu da, eta galdera guztiak erantzun dituzten herritarren artean Herrixen merkatari elkartearen 50 euroko bi erosketa bonu zozkatu ditu Maxixatzenek.

Herritar ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Xabier Arenaza eta Idoia Arambarri izan dira irabazleak. Maxixatzen jarriko da harremanetan irabazleekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide