Joan den larunbatean, hilak 26, 16, 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Pista Estaliko Txapelketa jokatu zuten Donostian, eta Xeye atletismo taldeko Bingen Aranbarri azkoitiarrak bi domina eskuratu zituen 18 urtez azpiko mailan; batetik, urrezko domina lortu zuen 800 metrotako lasterketan, eta, bestetik, brontzezkoa 1.500 metroko proban. Horrez gain, Nora Zubillaga, Naiara Tena eta Julen Azpiazu azpeitiarrek ere dominak eskuratu zituzten proban: urrea, bi zilar eta bi brontze hurrenez hurren.
Bestalde, Jone Zabaletak lehen postua erdietsi zuen Asun Indoor Championships txapelketan, Lynchburgen (AEB), 3.000 metroko proban. 09:35:33 denbora egin zuen azkoitiarrak proban.