Plaza Ondok batzarra egingo du martxoaren 12an

Andoni Elduaien 2022ko ots. 28a, 10:55

Egungo batzordeko kideak.

16:30ean izango da aurreneko deialdia, eta ordu erdi beranduago bigarrena. Bileraren ondoren, janari sortak zozkatuko dituzte.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak urteko batzarra egingo du datorren martxoaren 12an, larunbatez. 16:30ean aurreneko deialdia izango da, eta 17:00etan, bigarrena. Iazko batzarreko akta onartzea, ekintza planaren azalpena eta diru kontuak izango dituzte hizpide alde batetik, eta bestetik, aurtengo aurrekontua, 2022ko ekintza plana, kuotak eta batzorde berria eratzea.

Ohi bezala, bileraren ondoren opariak zozkatuko dituzte bileran parte hartzen duten guztien artean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide