Karnabalak 2022

Olaberri taberna, Mantxako leku batean eta Mariachincharri, Mozorro Lehiaketako irabazleak

Ane Olaizola 2022ko ots. 27a, 09:00

Azkoitiko Udalak Mozorro Lehiaketaren sariak banatu zituen atzo iluntzean.  Talde txikien kategorian, Kiss eta Parapente taldeek bigarren eta hirugarren sariak jaso zituzten, eta talde handietan, Partxis jokoa eta Zerbezaz taldeentzat izan ziren bigarren eta hirugarren sariak.

Inauterietako Mozorro Lehiaketaren sari banaketa egin zuen atzo, larunbata, iluntzean Azkoitiko Udalak. Epaimahaiaren arabera ondoen apaindutako tabernak, eta talde txiki zein handi banak jaso zituzten sariak, eta aurtengoan Olaberrik jaso zuen saria tabernen kategorian; talde txikiei zegokienez, Mantxako leku batean taldearentzat izan zen sari nagusia, eta bigarren eta hirugarren sariak eskuratu zituzten Kiss eta Parapente taldeek, hurrenez hurren. Talde handietan, berriz, Mariachincharri taldeak eskuratu zuen aurreneko saria, eta Partxis jokoa eta Zerbezaz taldeei bigarren eta hirugarren sariak eman zizkien.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide