Inauterietan murgilduta jarraitzen dute herritarrek, eta larunbat arratsalde eta iluntzean giro paregabea nagusitu da herrian. Irudimena dantzan jarri, eta askotariko mozorroak eta ikuskizunak nagusitu dira herriko txokoetan. Plazan, gainera, Joselu anaiak taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute haur zein helduek.