Gogotik ari dira ospatzen karnabalak herrian. Eguraldi ederra lagun, herritar ugari atera da mozorrotuta kalera, eta Azkoitiko Udal Musika Bandaren zein Txalkor txistulari taldearen kalejirez gozatzeko aukera izan dute eguerdi partean.
Iluntzean ere festa giroa izango da nagusi herrian, baina dagoeneko jaietan murgilduta daute herritarrak. Atzo, umeek Oihan Vegarekin nahiz Xabi Fest DJarekin dantza egiteko aukera izan zuten plazan eta Elkargunean, eta gaur jarraituko du festak herritarrentzat. Hemen ikus daiteke inauterietako egitarau osoa.