Puntu bakar batengatik galdu du Azkoitia-Azpeitia ISBk Zamoraren kontrako neurketa

Nerea Uranga 2022ko ots. 26a, 09:54

Azkoitia-Azpeitia ISB Recoletas Zamoraren kontra, atzo, Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian. (Argazkia: Mikel Amenabar)

Emakumeen Challenge Ligako Iraurgiko taldeak Recoletas Zamoraren aurka jokatu zuen atzo arratsaldean Azkoitiko Zubiarreko kiroldegian.

Challenge Ligako 24. jardunaldia jokatu zuten atzo, ostirala, arratsaldean Azkoitia-Azpeitia ISBk eta Recoletas Zamorak. Partidaren hasieran eta bukaeran nahiko berdintsu ibili ziren bi saskibaloi taldeak, baina, azkenean, puntu bakar batengatik partida galdu zuen Andoni Lazkanok gidatzen duen taldeak, 73-74 eginda. Iraurgi SBren arabera, "partida galdu arren, lan zoragarria" egin zuten atzokoan Iraurgiko neskek.

Partidaren lehen bost minutuak igarota, 9-9 berdinduta zeuden bi taldeak; eta 19-18 aurretik ere ibili zen ISB, defentsa lan handia eginda. Atsedenean, ordea, 29-40 zen markagailua.

Hirugarren laurdenean ere atzetik ibili ziren etxekoak, 53-60. Atzetik aurrera egin, eta azken laurdenari puntu bat aurretik zirela ekin zioten, 62-61. Partidaren azken minutuetan berdintsu ibili ziren bi taldeak; baina, bukaeran, Zamorakoentzako izan zen garaipena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide