Karnabalak 2022

Disko festa egin dute gaztetxoek Elkargunean

Ane Olaizola 2022ko ots. 26a, 08:18

Xabi Fest DJaren eskutik, dozenaka gaztetxo bildu ziren Elkargunean egin zuten festan. Gaur  berriz egingo dute disko festa.

Atzo arratsaldean Oihan Vegak girotu bazuen herriko plaza, gauean Xabi Fest DJak egin zuen Elkargunean. Izan ere, Azkoitia Gazteria Zerbitzuaren eskutik, disko festaz gozatzeko aukera izan zuten herriko dozenaka nerabek Elkargunean. Ohi bezala, sariak banatu zizkieten mozorro onenei. Gaur gauean ere disko festa izango da Elkargunean Xabi Fest DJaren eskutik, 22:00etatik 00:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide