Karnabalak 2022

Gaurtik martxan izango da Azkoitiko karnabalei buruzko galdera-erantzunen jokoa

Maxixatzen.eus 2022ko ots. 24a, 13:36

2020ko karnabaletan irudia.

Herriko karnabalen bueltako zortzi galdera erantzuteko aukera izango dute herritarrek gaurko 15:00etatik asteleheneko 12:00etara bitartean. Parte hartzen duten herritarren artean Herrixen merkatari elkartearen 50 euroko bi erosketa bonu zozkatuko ditu Maxixatzenek. Jokoan parte hartzeko, egin klik hemen.

Maxixatzen.eus-ek karnabalei lotutako lehiaketa berezia jarriko du martxan aurrenekoz. Horrenbestez, herritarrek Azkoitiko karnabalei buruzko zortzi galdera erantzun ahal izango dituzte –galdera guztiak erantzun behar dira, baina horretan igarotako denbora ez da kontuan hartuko– datozen egunetan.

Gaurko 15:00etatik asteleheneko 12:00etara arte izango da martxan lehiaketa, eta galdera guztiak erantzuten dituzten herritarren artean Herrixen merkatari elkartearen 50 euroko bi erosketa bonu zozkatuko du Maxixatzenek.

Zenbat dakizue Azkoitiko karnabalei buruz? Animatu, eta parte hartu jokoan, honako lotura honetan klik eginda.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide