Karnabalak 2022

Karnabaletan murgildu dira Pasiran parte hartu duten lagunak

Andoni Elduaien 2022ko ots. 24a, 11:51

Gaurko Pasiran parte hartu duten herritarrak, Jausoron. (Argazkiak: Udala)

Ostegun Gizen eguna dela baliatuta, saioan parte hartu duten zenbait lagun mozorrotuta ibili dira kalean. Gainera, Jausoroko tximini fabrika ezagutzeko aukera izan dute.

Beste aste batez Pasira egitasmoaren barruko ibilaldia egin dute gaur. Gaur, ordea, inoiz baino kolore eta indar handiagoarekin osatu dute ibilbidea saioan parte hartu duten herritarrek. Ostegun Gizen eguna dela baliatuta, zenbait herritar mozorrotuta eta musikak lagunduta ibili dira herriko kaleetan zehar. Gainera, Jausoroko txapel fabrikako tximini parean egin dute geldialdia herriko historiari begirada bat botatzeko asmoz. Juan Bautista Mendizabal Ondare zinegotziak eman dizkie 1846an sortutako fabrikaren inguruko zertzeladak. 

Azkoitiko Udalak, haren Kirol Orientazio Zerbitzuak, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak, Plaza Ondo jubilatuen elkarteak, Azkoitia Lagunkoia egitasmoak, Caritasek eta Gurutze Gorriak jarri zuten martxan ibilbide osasungarrien programa, iaz: Tipi-Tapa. Herritarrak ostegunetako irteeran parte hartzera animatu nahi dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide