Etzi, ostirala, otsaileko azken ostiraletako elkarretaratzea egingo du Azkoitiko Sare Herritarrak plazan. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatuko dira, 19:30ean hasita. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete.