'Kikoriki. Déjà Vu' eta 'Belfast' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Ane Olaizola

Igandean eta astelehenean emango dituzte filmak herriko antzokian; larunbatean Kantu Kolore taldearen ikuskizuna dagoela eta, ez da zine emanaldirik izango egun horretan.

Baztartxo antzokian bi film ikusteko aukera izango da datorren asteburuan. Inauterien eraginez, igandean eta astelehenean emango dituzte filmak — ostiralean ez da emanaldirik izango, eta larunbatean Kantu Kolore taldean Peru krokodiloa ikuskizuna izango da—.

Igandean, hilaren 27an, Kikoriki. Déjà Vu umeei zuzendutako filma ikusi ahal izango da, 17:00etan. Ondoren, 19:30ean, berriz, Belfast filma eskainiko dute. Astelehenean, hilaren 29an, ere ikusi ahal izango da filma hori, 20:00etan. Ohi bezala, ikuslearen eguna izango da astelehena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide